Hiri-gunea, oztopo-gunerik onenak dituena, han-hemenka egoki banatuta (ikusleekin), eta gune menditsu azkarra, neketsua eta ederra, sorpresaz (oztopoz) beterikoa, arnasarik gabe utziko zaituztenak.
LURRA, URA ETA ASFALTOA, zangoak birrintzeraino… hortaz, hobe borondate irmoduna bazara… behar izango duzu eta!
Ikusle gehien bilduko duten lekuak HERRI KIROLAK egin ditzazuen prestatu ditugu. EZ zaitezte fidatu, ibilbidearen erdialdean daude; hortaz, aurretik sorpresa ugari izango dituzue eta nekatuta iritsiko zarete. HERRI KIROLAK elkarteko boluntarioak izango dituzue eskura, proba horietan aholku eman diezazueten.